XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): belarra ebatekoak, jasotekoak, kamioe aundi ugarrez erdi janak, zaldi nar, burdi, burdiñare, goldak, zer ezegoan an!.

Burdin-lanabes pillo onen atzean, olezko ormakin egindako ardi kortak.

Zulezko laukietan, jartzen ditue bildots jaio barriak, euren ameekin, alkar ondo ezagutu arte, estalpeetan.

Estalkitzat, toldo lodia ta gogorra erabilten dabe.

Toldoagaz, L antzeko txabola luzeak estalpetzen dabez, neguan, jaiotza sasoian.

Beste L itxuran, sarez inguratzen ditue txabolak, sare barruan ardia zaintzeko.

Sarea bera, belarrez estalpetzen da, ardi ta bildots, neguko aizeagandik gordeteko.

Sarez kanpotik, belar-fardo meta aundiak.

Meta bakoitzak, irurogei milla fardotik gora.

Ugazabak, alpalpa solo aundiak ditue.

Oraintxe diardue bigarren epaldian.

Gure ugazabak, aspaldiko urteetan, beretzat baño alpalpa geiago artzen dau.

Beste ardi ugazabai saltzen deutse.

Igazko urtean, milla tonelada saldu ei jeutsezan.

Ameriketan, lan oneik makiñaz egiten joezak, baña ardi ugazabak, alogera merkeko gizonak deukezalarik, etxuek makiña erosi bearrik, esan eustan Pelis maordomoak, ugazaba inguruetan ete ebillan, aurretik ondo alboetara begiratu-ta.

- Zer toki da au? iñoan Pelipe'k.

Emen igaro bear ditugu neguko iru illabeteak?.